Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
1936ko gerra Bergaran
Intxorta 1937 kultur elkarteak urteak daramatza 36ko Gerrak Debagoieneko herrietara ekarri zuen hondamendia eta zorigaitza ikertzen. 1986. urtean hasten du ibilbidea Arrasaten. Gaur egunera arte hainbat liburu eta ikus-entzunezko argitaratzeaz gain, hainbat erakusketa ere antolatu ditu gai honen inguruan bailarako herri guztietan.
Bistan duzuen lan honen helburu nagusia izan da Bergaran 1936an hasitako gerran gertatutakoa argitzea. Argi adieraziz oroitzeko eskubidea ez zigutela kendu eta ez digutela kendu behar ere. Lan honen emaitza nagusiena izan da gerrak sortutako hildako bergararren memoria berreskuratzea, lan honekin herriko historia ahaztu ez dadila bermatzea eta gerra bizi izan zuten guztien oroitzapenak gure gizartea baketzeko tresna bihurtzea. Egindako bidea gai hau iluntasunetik ateratzeko lehen urratsa dela uste dugu, ondoren etorriko diren ikerketei oinarri bat finkatuz. Esan beharra daukagu Gerra Ondorioak atalean ageri diren zerrendak behin-behinekoak direla, eta etorkizunean egingo diren beste ikerketa batzuekin balioztatuko direla.



