detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Mota:

Hizkuntzalaritza aplikatua

Hizkuntzalaritza aplikatua

Liburu berriak

Hizkuntzalaritza

general

Egilea: Beatriz Fernández, Pello Salaburu (arg.)

Ibon Sarasola, gorazarre

Handia da, zentzurik onenean gainera, Ibon Sarasolaren itzal akademikoa: azkeneko hamarkadetan, alde batera edo bestera, euskararen ikerketaz arduratu garen guztiok jo behar izan dugu EHUko ikertzaileak argitaratu dituen lanak behin eta berriz ikustera eta kontsultatzera. Ongi dakigunez, erraldoia da Ibonek bere bizitzan zehar egin duen lana. Erraldoia, berezia eta ordu askoren emaitza. Lexikografo gisa ezagutzen du batez ere jendeak, lan oparoa egin baitu arlo horretan: Euskaltzaindiarekin aritu da urte luzeetan, erakundearen buru Villasante zela lehenik, eta Haritxelar geroago. Urte haietan etengabe egin zuen lan bere etxean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Handik Euskal Herrira itzuli zelarik EHUko Euskara Institutuan eskaini zitzaion abaroa, eta institutu horretan dihardu lanean gaur egun, denen zorionerako.

Web edukia bistaratu