Eskuratu berriak Fitxa - Liburutegia
Basabizitzaren deia
Basabizitzaren deia eleberri hau Kanadako Yukon ibaiaren lurraldean dago girotua, 1897ko «urrearen sukarraren» garaian; begiramenik batere ez duten gaizkile batzuek Kaliforniako etxalde eguzkitsu batean lapurtu eta iparraldeko lurretan saltzen duten Buck izeneko txakurrak bizirik irauteko egin behar duen borroka kontatzen du errealismorik gordinenaz. Behin Yukon lurraldera iristen delarik, berehala ikasten du «makilaren eta haginkadaren legea», Kaliforniako bizimodu atsegingarriari esker ordu arte izandako izaera baketsu eta onbera baztertzen du eta jatorrizko basatiak berreskuratzen ditu. Buckek ezagutu behar duen bortizkeria eta ankerkeria izugarria John Thornton bere jabearenganako sentitzen duen erabateko maitasun eta leialtasunak baretzen du, hala ere: barren-barreneraino hunkitzen gaituen ikasgai bikaina, Jack Londonek (1876-1916) maisulan labur honetan hizkera zuzen batean, ezintan amore eman gabe eta dramatismoz beterik helarazten diguna.



