• Zer eskaintzen du Alertak zerbitzuak?

 

HABE Liburutegiak gure espezializazio alorrak lantzen dituzten hainbat aldizkari ditu harpidetuak. Alertak zerbitzuan izena ematen baduzu, zuk aukeratzen dituzun aldizkarietako azken aleen alertak jasoko dituzu; alegia, azken aleen aurkibideak.

 

Eta, zure interesekorik badago jasotako alertan agertzen diren artikuluen artean, testu osoa e-postaz jasotzeko aukera izango duzu, hala eskatzen badiguzu (soilik @ daukaten aldizkarien kasuan).

 

 

• Zer egin behar dut Alertak zerbitzuan izena emateko?

 

Liburutegiko bazkide izan behar duzu.


Beheko zerrendan agertzen diren aldizkarietatik aukeratu egin behar dituzu zuri interesatzen zaizkizunak, horien alertak jaso ahal izateko.


Internet bidez harpidetu zaitezke aldizkari bakoitzera, edo, bestela, mezu bat bidal iezaguzu zerbitzua jaso nahi duzula adieraziz eta aukeratutako aldizkarien zerrenda bidaliz.

 

Ikus hemen zerrenda osoa. 

 

• Izena emateko eta eskarietarako helbidea

 

Zuzendu, mesedez, alertak@habe.eus helbidera, izena emateko, galderak edo zalantzak argitzeko, artikuluak eskatzeko...

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.