Loaren onurak
Martxoaren 17a loaren munduko eguna da baina loa eta loaren inguruko zenbait kontu nahiko ezezagun zaizkigu oraindik. Zalantzarik gabe garrantzi handiko gaia da, egunaren herena (8 ordu gutxi gorabehera) zeregin honetan ematen baitugu.
Sekuentzia honetan, lo ondo egiteak dituen onurez jabetuko zara, baita erdipurdi edo kaskar egiteak dituen ondorioez ere. Hauxe da, horretarako, eskaintzen dizugun ariketa sorta. Ez begirik bildu eta erne, hastera goaz eta!
1) Gaian sartzeko galderei erantzun.
2) Entzungaia entzun eta baieztapenak egia ala gezurra diren adierazi.
3) Loaren inguruko testua osatu.
4) Loari buruzko hiztegia landu eta aholkuak emateko egiturak errepasatu.
5) Ikaskideari ahots mezua bidali, ikasitako hiztegia eta aholkuak emateko egiturak baliatuz.
Argazkia: Pxhere.
Jarduera
2022-02-02
- Maddi Zubiaurre Otamendi
29130679
00:03:54
3307