Ondo lo egin!
Lo faltaren ondorioak guztiok ezagutzen eta pairatzen ditugu baina, zein dira ondo lo egitearen onurak? Lo gaudela zer gertatzen da gure garunean? Ikerlariak buru-belarri ari dira galdera horiek erantzun nahian.
Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren ahotik loari buruzko azken ikerketen berri izango duzu.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, egin klik hemen.
Irudia: Fujikama, Pixabay
Hiztegi lagungarria Loaz ariko zaigu. Loari buruz hitz egingo digu. Inguruaren menpe egon. Zerbaiten menpe egon. Horren baitan egon. Neurtuz gero. Neurtzen bada. Nolabait txertatu. Modu batera edo bestera itsatsi. Zeharo aldatzen da. Erabat, goitik behera, aldatzen da. |
Igotz Alkorta esataria.Aii! Ze (Zein) garrantzitsua den ondo lo egiten (egitea)! Nahiz eta espero dugun gaur inor ez dela lokartuko gu entzunez. Loaz ariko zaigu gaur Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna. Kaixo, Idoia.
Idoia Mujika.Egun on, Igotz.
Igotz Alkorta. Science aldizkariak eman dizu honetaz hitz egiteko motiboa, ezta?
Idoia Mujika. Bai, pentsa zein garrantzitsua den Science bezalako aldizkari potente batek zenbaki oso bat eskaini dio gai honi eta gaur egun martxan dauden ikerketei, ze (zeren) izan ere, ez dakigu hainbeste loari buruz, Igotz, eta hau garrantzitsua da, ze (zeren) pentsatzen baduzue ondo (ondo pentsatzen baduzue), lo gaudenean, oso vulnerable (ahulak/zaurgarriak) gara. Hor desagertzen gara, eta guztiz gelditzen gara, ba, (bada) inguruaren menpe, ez? Erantzun sinpleena izan daiteke: (baina bueno eske) izan ere, lo zaudenean (gaudenean), gure garuna dela gehien lan egiten duen organoa, ze (zeren) ezer ez (ezer) ezin dugu egin garunetik pasa gabe…
Igotz Alkorta. Garunak agindu gabe…
Idoia Mujika. bai, deskantsatu behar du ere (deskantsatu ere egin behar du), orduan, deskantsatzen dagoela. Baina ikerketek diote lo gaudenean, garuna ez dagoela lo, aktibitatea neurtuz gero, oso handia dela. Orduan, hor, beste zerbait geratzen ari da, eta zerbait hori ikertzen ari dira.
Igotz Alkorta. Lo faltak dituen ondorio kaltegarriak, hor ikerketa aurreratua dago, baina ondo lo egiteak ze(r) onura dakartzan…Hori galdetuko bagenu?
Idoia Mujika. Ez dago hain argi, baina badira ikerketa batzuk, eta badaude lan talde batzuk justu zentratuta daudenak horretan (hori lantzen dutenak); orduan, ze onura ekartzen dituen? Ba, oroimena landu egiten (lantzen) dugula. Lo gaudenean, egunean gertatutako guztia, ikasitako guztia nolabait txertatu behar da gure garunean oroimen bezala, berriz ere gogoratu dezagun. Ni (nik), adibidez, nire semeei esaten diet “gaur ikasitako guztia, orain gauean ikusiko duzue nola bihar ja gaur ikasi duzuena, praktikan jarri duzuena, bihartik aurrera ja betirako (eukiko) edukiko duzuen ezagutza bezala; ba, hori frogatuta dago. Bereziki hipokanpoak testuinguruan kokatutako zer, noiz, nola…ba, (bada) lo garaian, esnaldiko guzti hori hipokanpoan ikusten da aktibitate handia dagoela, uhin batzuk sortzen direla, eta hor gertatzen ari dena da, ba, (bada) esaten duguna, neurona horietan txertatu egiten da ikasi dugun guztia. Baina, badago beste gauza bat, eta hau bai nik ez nekiela: zakarra ateratzen dugu gauez.
Igotz Alkorta. Behar ez duguna, alegia.
Idoia Mujika. Bai, garbiketa prozesua egiten da garunean. Aipatu dugun aktibitate guzti hori izango litzateke, ba, gure garuna fabrika txiki bat izango balitz bezala, martxan dagoenean, hor zelula guztiak elikagai pila bat kontsumitzen dira; izan ere, esaten da ehuneko energiaren 25a (25) gure garunak kontsumitzen duela; orduan, egunean zehar, zakarra pilatzen doa, eta, ba (bada), horiek metabolitoak deitzen dira, ez? Ba, zeluletatik ateratzen diren substantziak. Ba, sartzen dituzte elikagaiak, sartzen dute oxigenoa, erreakzio kimiko pila bat egiten dira, eta metabolitoak sortzen dira. Eta guzti horiek nolabait pilatzen doaz, ze (zeren) lanean dagoen bitartean, hortikan (hortik) ez da pasatzen garbiketa zerbitzu hori. Ba, gauean, ja lo gaudenean, aktibitatea (aktibitateak) jarraitzen du, baina aldatzen da zeharo. Beraz, gertatzen bazaizue niri gertatu zitzaidan bezala, umea lokartzerakoan, Leonek galdetu zidala - “ baina, zergatik egin behar dugu lo?”- esan nion iruditu zitzaidana zentzuzkoena (zentzuzkoena iruditu zitzaidana) - “lo egin behar da!” . Eta orain, behintzat, badauzkagu hiru arrazoi, ez? Lehenengoa: lo ez egiteak zer dakarren.
Igotz Alkorta. Ondorio txar asko dituela.
Idoia Mujika. Eta beste bi…
Igotz Alkorta. Oroimena lantzen laguntzen digula; alegia, ikasi dugun hori ordenatuta esnatuko garela, eta alferrikakoa dugun hori edo hor pilatu zaigun zakar hori ateratzeko ere balio duela.
Idoia Mujika. Bai, ze (zeren) frogatuta dago ere metabolito horien artean badago (badagoela) molekula bat, metatuz gero, lotura estua daukala (daukana), adibidez, Alzheimer bezalako gaixotasunetan (gaixotasunekin). Garbiketa zerbitzu hori gure garun mailan ere ezinbestekoa da.
Igotz Alkorta. Entzule, egizu lo lasai.
Idoia Mujika. Egun on eta ondo lo egin!