Mintzamena lantzen: Domotika, gure bizimodua erraztuko duen teknologia

Gaia garatu eta iritzia emateko ariketa duzu hau. Gaia: Gero eta arruntagoak dira Internet bidez programatu daitezkeen etxetresnak edota gure ahotsaren aginduak betetzen dituzten tresna automatikoak; gure etxebizitzak inguru adimenduak dira horrelako teknologiei esker. Zer uste duzu zuk?

Ahozko proposamen honetan, gai baten azalpena egingo duzu, zure iritzia gehituta. Horretarako, Kirmen Uribe idazle bizkaitarraren Maskota berri bat izeneko podcast-a entzungo duzu, gaiaren inguruko zenbait gertakizun eta ideia azaltzen dituen audioa, eta horretan oinarrituko zara zure azalpena egiteko.
Horretaz gain, zenbait ideia eskainiko dizkizugu, baita IKASBIL atarian gaiari lotuta dauden hainbat materialen erreferentziak ere.

Irudia: Hamburgfinn Pixabay-n

C1
2021-05-24
  • Juan Carlos Murillo
28273052
1768