Alexa eta hizkuntzak
Ikasiko al du Alexak New Yorken euskaraz egiten? Gailuak ez du euskara identifikatzen, antza, baina saiatu, saiatzen da: errusieraz bada ere. Lortuko ote?
Hizkuntza gutxituek teknologia berrien munduan daukaten lekuaren inguruko gogoeta duzu Kirmen Uriberen entzungai honetan.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
TRANSKRIPZIOA
KIRMEN URIBE. Asteon iritsi berri zait New Yorkeko hizkuntzen mapa eguneratua. ELA (Endangered Language Alliance edo arriskuan dauden hizkuntzen aliantza) izeneko elkarteak eta Columbia Unibertsitateak egina. Nonbait 800 bat hizkuntza hitz egiten dira hirian, auzoetan batez ere, erdialdea nonbait kolorgeagoa da. Asiar jatorrikoak dira gehienak, eta Amazonas aldekoak ere badaude, dezente.
“Basque-Euskara” sartuz gero bilatzailean hantxe agertuko da. Chinatown, Greenpoint eta Newark markatzen ditu euskal hiztunak biltzen diren toki gisa. Euskal etxeei dagokie. Gure etxea ez da agertzen oraingoz, agian lau lagun gutxiegi izango da kontuan hartzeko.
Umeek txakur bat nahi dute. Luzaroan dabiltza eskean. Baina apartamentua txikia da eta ezingo genukela ganoraz zaindu esaten diegu. Orain arte eutsi diogu presioari. Azkena, tratu batera iritsi behar izan ginen. Txikiak esan zigun, “txakurra ala Alexa bat etxerako”. Eta azkenean hogei dolarreko Alexa bat erosi genuen, merkeena. Gure zalantzak genituen ezen jakin genuen gailu horrek entzuten duena grabatu egiten duela eta gero erabili, eta horrek halako mesfidantza sortzen zigun. “Baina ez da ezertaz enteratuko, guk euskaraz egiten dugu”, izan zen gutariko baten erantzuna.
Alexak argiak piztu eta itzali egiten zituen, musika jarri, eguraldiaren berri eman… Ohiko gauzak. Iragarkiak botatzen hasi zen arte. Hasieran ingelesez esaten zituen. Normala, Estatu Batuetan bizi gara eta. Handik egun gutxira, gaztelaniaz berba egiten hasi zen. Hara, pentsatu nuen neure golkorako, saiatzen ari da, baina zorionez oraindik asko falta zaio.
Eta begira zer gertatu zaigun azken astean. Iragarkiak errusieraz esaten hasi da gure Alexa. Usteko al du errusieraz ari garela etxean ala ausaz ari da? Batek daki. Baina badaezpada adi-adi egongo naiz ea egunen batean euskaraz egitera animatzen den.
Kontatuko dizuet.