Jarduera
Menopausia: hormonak dantzan
Helburua: Menopausiaren sintomak eta tratamenduak aztertuta, kezkatuta dagoenari aholkuak eta azalpenak ematea.
Menopausia izango duzu hizpide sekuentzia honetan. Aurrenengo atazan menopausiak eragiten dituen sintomak aztertuko dituzu. Bigarrenean, tratamenduaren gorabeherak ezagutu eta irratsaioaren diskurtsoa osatuko duzu esatariaren zein ginekologoaren paperak betez. Azkenekoan, menopausia duen emakumeari terapia hormonalaz dituen zalantzak argituko dizkiozu kontsultako elkarrizketan.
Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
- Menopausiaren inguruko ideiak osatu
- Elikadura eta bizimodu egokiaren inguruko gomendioak osatu, hutsuneak betez
- Informazio orokorra azaltzen duten esaldiak euskaratu
- Bizkaieraz idatzitako hitzak euskara batura aldatu
- Menopausiaren tratamenduaren inguruko egiak eta gezurrak atzeman
- Esatariak egindako iruzkinak eta ginekologoak esandakoak lotu
- Iruzkina eta azalpena osatu idatziz
- Zeharka kontatutakoa adierazteko aditzak kokatu hutsuneetan
- Zure hipotesiak aukeratu, terapia hormonalaren inguruan
- Elkarrizketa ongiena laburbiltzen duen ideia aukeratu
- Ginekologoaren azalpenak osatu, bi zatiak elkarrekin lotuz
- Testu bat ordenatu
Interesatzen zaizu
Jarduera
2007-09-21
16381155
1439
