Jarduera
Erretiroa hartzeko garaia
Urte asko lanean eman ondoren, merezitako erretiroa zalantzaz jantzita ageri zaigu azkenaldian: emozioak, adina, pentsioak... denak nahastuta koktel berezia egiteko moduan.
Sekuentzia didaktiko honetan, erretiro-garaiarekin lotuta dauden hainbat gai landuko dituzu. Lehenengo atazan, 60 urte betetzeak dituen konnotazioez arituko zara, eta zeure gogoeta egiteko tartea hartuko duzu. Bigarren atazan, berriz, erretiroko adina atzeratzeko proposamenari buruzko iritzi bat landuko duzu. Eta azkenik, hirugarren atazan, alde praktikoa jorratuko duzu, pentsioa kobratzeko kontuak nola egin aztertuko baitituzu.
Helburua:
Erretiro-garaiko zalantzak argitzea, nork bere usteak eraikiz.
Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
- 60 urte izatearen inguruko baieztapenak baloratu
- Iritziaren zati baten laburpena osatu
- Testuko hitzak erabiliz, esaldietako hutsuneak bete
- Elkarrizketako hainbat hitzen sinonimoak aurkitu
- Adio-pasartean oinarritutako galderak erantzun
- "ere" partikula duten esaldi okerrak berridatzi
- Pentsioa kobratzeko baldintzak aukeratu
- Pentsioa kalkulatzeko pausoak ordenatu
- Entzundako azalpenean hitzak kokatu
ERANSKINAK:
TESTUA:
Hirurogei urte. Ikasbil, 303404 zk. Arantxa Urretabizkaia. DV. 2006-08-07
AUDIO-PASARTEAK:
1. Erretiroa 70 urte arte atzeratu nahi dute. Ikasbil, 475256. audio-pasartea. Euskadi Irratia, 2010-07-08
2. Pentsioa kalkulatzen. Ikasbil, 457932. audio-pasartea. Euskadi Irratia. 2010-02-23
Jarduera
2011-01-18
16377499
1654
