detalle dokuteka-generico-fitxa

Eta erretiroa hartutakoan, zer?

Irratsaio honetako bi elkarrizketatuak erretiroa hartu berriak dira. M. Jesus Telleriak 40 urtetik gora eman ditu Segura Irratian lanean; Kontxi Azkarate, berriz, 48 urtez aritu da ahizparekin Urretxuko mertzeria batean.

Eta orain, zer? Beren asmoen berri eman dute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA MUTILA. Badakizu, Maria Jesus, jende asko jubilatutakoan hasten dela, adibidez, ordenagailuarekin; igual, zeozer lehen ere jakinda, baina ordenagailua manejatzen ikasten, edo ingelesa ikasten, edo yoga edo… Holako asmorik baduzu?
MARIA JESUS TELLERIA. Oraintxe ba bidaiatzeko-eta aukera izanda, bai, ingelesa eta gainerakoak ere ondo etorriko dira. Auskalo! Egunean egunekoa.
ESATARIA NESKA. Kontxi, zuk zer asmo duzu?, apuntatuko zara pilatesen, edo frantsesa ikasten edo…?
KONTXI AZKARATE. Bueno, begira, momentuan ez dut pentsatu hori, e? Ez dakit, ez dakit… Esaten det [dut] ordenadorean ikasi behar dudala, ordenadorean ibiltzen, hori pentsatzen dut. Eta gero ba ez dakit. Nire ahizpak esaten du igual pintatzen hasiko dela. Ba ikusiko dugu.
MARIA JESUS TELLERIA. Nik ere hainbeste plan dauzkat, ba ez dakit denak egiteko izango naizen.
KONTXI AZKARATE. Bueno…
ESATARIA NESKA. Ze?, asmatuko al duzue eguna zertan bete?
KONTXI AZKARATE. Nik uste dut baietz, gure kasuan bai.
MARIA JESUS TELLERIA. Nik ere uste dut baietz. Bai, erraz.
KONTXI AZKARATE. Nik uste dut baietz, ez dut uste aspertuko naizenik. Ez dut uste, e?
ESATARIA NESKA. Aizue, eta biharko planik, Kontxi, ba al duzue? Bihar zer egingo duzu? Bihar egun guztia libre, jaiki eta zer egingo duzu?
KONTXI AZKARATE. Esaten dizut. Nik bihar kafetxo bat amarekin eta nire ahizparekin hartuko dugu eta hona [dendara] etorriko gara goizean. Bai, bai, bai, bai.
ESATARIA NESKA. Eta, Maria Jesus, zuk bihar zer egingo duzu? Egun guztia libre eta…
MARIA JESUS TELLERIA. Bueno, ba, printzipioz, goizeko lehen ordu hori pixka bat lasaixeago egongo naiz. Baina gero enkarguak eta egitera ateratzen naizen garaian, ba, bueno, zer egiten ote dute? Zer-nola moldatzen ote dira? Nik pentsatzen dut bueltatxo bat egingo dudala [lantokira] bai.
ESATARIA NESKA. Ba, Maria Jesus Telleria eta Kontxi Azkarate. Kontxi Azkarate…
KONTXI AZKARATE. Eta Ana Maria Azkarate.
ESATARIA NESKA. Ana Maria Azkarate bere ahizpak azken 48 urteetan Urretxun…
KONTXI AZKARATE. Ez du hizketan egin nire ahizpak, e?
ESATARIA NESKA. Nahi al du?, hitz egin nahi al du?
KONTXI AZKARATE. Ez, ez, ez.
ESATARIA NESKA. Zuek Urretxun izan duzue Azkarate mertzeria, eta Maria Jesus Telleriaren ahotsa ezaguna egingo zitzaien, seguru asko, entzule askori, azken lau hamarkadetan Segura irratian aritu delako. Bikote, ba ondo hasi abentura berri hau.
KONTXI AZKARATE. Ba eskerrik asko.
MARIA JESUS TELLERIA. Etapa berri bat.
KONTXI AZKARATE. Etapa berri bat, bai, bai.
ESATARIA NESKA. Disfrutatu.
KONTXI AZKARATE. Eta horregatik poliki-poliki joan behar da.
MARIA JESUS TELLERIA. Baina jendeak, denek esaten dute: “Gustura, ondo. Gustua hartuko diozue, gustua hartuko diozue”. Ba hori pentsatuko dugu, e?
KONTXI AZKARATE. Horixe pentsatzen dut nik ere.
MARIA JESUS TELLERIA. Dudarik ez, beldurrik gabe.
KONTXI AZKARATE. Orain osasuna eta ja esta.
MARIA JESUS TELLERIA. Horixe eskatu behar dugu.
ESATARIA NESKA. Izan dezazuela hori, bai.
MARIA JESUS TELLERIA. Horixe ba.
ESATARIA NESKA. Kontxi Azkarate eta Maria Jesus Telleria. Eskerrik asko.
KONTXI AZKARATE. Bai, agur, e?
ESATARIA NESKA. Hurren arte.
MARIA JESUS TELLERIA. Zuei. Ondo izan.

detalle2

Dokuteka

B1
2016-01-13

x61pRelaContWAR

16238777
00:02:36

x61pViewCountWAR

4748

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR