Ogia izango da, segur aski, elikagairik unibertsalena. Irina, ura eta gatza ditu oinarrizko osagaitzat, eta, aldez edo moldez, mundu guztian jaten dute, nahiz eta ohiturak aldatu egiten diren tokitik tokira. Guk, adibidez, zernahi jaki laguntzeko erabiltzen dugu, baina ez da hala gertatzen beste hainbat kulturatan.