Mugak eta mugarriak

Nola eragiten digute mugek? Ezagutzen duzu San Martingo Harria eta bertan urtero egiten den "3 Behien Zergaren zeremonia"? Eta Pirinioetako mugak nola eragin zien Hegoaldeko Luzaide eta Iparraldeko Arnegi herriei?

 

Batetik, erronkariarrek eta Biarnoko baretostarrek urtero egiten duten 3 Behien Zergaren zeremoniaren inguruko audio bat entzungo duzu. Bestetik, testu bat irakurriko duzu eta Hegoaldeko Luzaide eta Iparraldeko Arnegi herriei mugak nola eragin dien kontatuko dizu. Amaitzeko, honako hizpide honetaz mintzatuko zara: Mugak ezabatu ala mugei eutsi.

 

Ataza honetan honako ariketa hauek egingo dituzu:

 

- Irratsaio baten pasarte bat entzun eta, bitartean, erantzun zuzena aukeratu.

- Testu bat irakurri eta hainbat berbaren sinonimoak aurkitu.

- Emendiozko esaldi batzuk berridatzi (… EZ EZIK, …ERE…)

- Egokitzen zaizun rola defendatu beste ikaskide baten aurrean, arrazoi eta     argudioak emanez.

 

 

 

Jarduera

C1
2017-02-27
16171513
8944