detalle dokuteka-generico-fitxa

Mugarriak

Euskadi Irratiko entzungai honetan, Xabier Kerexeta historialariak mugarriez hitz egingo digu.

Noizkoak dira? Noiztik erabiltzen dira mugarriak? Entzun ezazu historialari euskaldunak dioena.

 

 

Argazkia: Asier Iturralde Sarasola (Wikimedia) (CC BY-S.A 4.0)

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARIA 1. Bueno, entzun duzue, gai honen inguruan gaur hitzaldia emango duela Joseba Alonso etnografoak San Telmon, Donostian.
E, mugarriak. Halako gaiak hizpide hartzen ditugunean beti akordatzen (gogoratzen) gara gu Xabier Kerexetarekin. Xabier, egun on.  
 
XABIER KEREXETA HISTORIALARIA.
Egun on. 
 
ESATARIA 1. Xabier historialaria da eta Gipuzkoako Gordailuko Etnografia teknikari. 
Noizkoak dira mugarriak? Noiztik erabiltzen dira mugarriak? 
 
XABIER KEREXETA.
Uf, hori oso zaila da esatea. Erdi Aroan-eta, behintzat, ja(da) aipatu egiten dira… Askotan mugarriarena egiteko arbolak aipatzen dituzte. Hori lehenagotik(an) ere esaten zen. Eta baina, klaro, mugarri, euskaraz, izenak oso ondo esaten du, ez?, harri bat finko jartzen duzunean, are finkoago geratzen da. Eta gero mugarri horiek bisitatzeko hori oso aspaldiko kontua da. Beno, oraindik, klaro… Gaur egun erromeria bera da ezaguna, ez? Baina Gasteizen Olarizukoa esaten dutena, berez horixe egiten dute, ez?, ze(ren) udalerriko, udal dermioko mugarriak-eta konprobatzera, egiaztatzera joaten dira. Aurten egin dute jenderik gabe, jai-giroan eta, baina berez hor jai-giroa ez bazen polemikarik (liskarrik), polemikarik baldin bazen, orduan… Baina bada ez bada horretarako egiten zuten, oso inportantea zelako jakitea noraino iristen zen bakoitzaren… 
 
ESATARIA 1. …zure herriko muga, ez? 
 
XABIER KEREXETA. …lurrak, jabegoak eta, eta jurisdikzioak, ez? Udalen kasuan gehiago da nork agintzen duen, ez?, nahiz eta hori, lur horiek pribatuak izan zitezkeen, Josebak esan duen bezala.  
 
ESATARIA 2. Eta harrizkoez gain, esan duzu zuhaitzak ere jarri izan direla. Josebak ere aipatu ditu, beti ez direla harrizkoak izan.     
 
XABIER KEREXETA.
Bai. Eta arbolak igual jarri baino gehiago, hortxe zeuden eta erabili egiten zituzten, ze(ren) klaro (jakina), mugaren kontzeptua edo espazioa mugarritzeko edo zedarritzeko kontzeptua gauza askotarako erabiltzen zen. Ikatz-loteak egiten zirenean, hau da, basoa zatikatu nolabait, ez?, gero ikatz-eskubide horiek-eta saltzeko, adibidez, askotan ba errekak, arrokak, arbolak-eta erabiltzen zituzten. Hor, Zumarragan, XVII. mendeko dokumentu batean agertzen dira. Joaten dira adituak, hau da, ikazkinak-eta ez? Arbolak guk ikusi arbola eta pentsatzea zenbat ikatz atera daitekeen hortik(an). Beno, haien lana zen, eta nahiko, nahiko finak ziren horretan. Baina klaro, eskribauak hartzen zuen guztia, Josebak esan duen bezala, erderaz… Eta esaten zuten “pues hasta la regata de no se qué, hasta el roble de no sé cuál...” Eta momentu batean eskribauak idazten du “hasta un árbol que en vascuence llaman urkia”. “¿Cómo que en vascuence llaman urkia”. Hori abedul da, baina klaro, berak ez zekien; ez da oso arrunta.  “En vascuence llaman” “¿Cómo que llaman?” Oso interesgarria da, ez?

detalle2

Dokuteka

B2
2021-01-27

x61pRelaContWAR

27914808
00:02:57

x61pViewCountWAR

3254

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR