Honelakoa naiz ni

Nolakoa zara zu? Nolakoak dira zure lagunak? Zer gustatzen zaizu? Zer gustatzen zaie? Sekuentzia honetan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu.

Gure eta ingurukoen itxura fisikoa eta gustatzen zaizkigun gauzak deskribatuko ditugu. Horregatik, zaletasunak eta adjektiboak aipatuko ditugu, deskribapen hauek hobeto egiteko. Zer? Kontatuko al diguzu zuri buruzko zer edo zer? Anima zaitez, ez da eta oso zaila!

 

Sekuentziaren bukaeran, bidaia bat egitera eramango zaitugu, gainera. Prest al zaude?

Hauek izango dira sekuentzia zehar egingo dituzun jarduerak:

- Argazkiak eta deskribapenak lotuko dituzu.

- Argazki batzuk deskribatuko dituzu.

- Euskarazko adjektibo batzuk itzuliko dituzu.

- Argazkiak eta testuak lotuko dituzu.

- Argazkiaren arabera, pertsona batzuk nolakoak diren deskribatuko duzu.

- Eskutitz batean aipatzen diren pertsonak identifikatuko dituzu.

- Zure musikari buruzko gustuak deskribatuko dituzu, galdera batzuei erantzunez.

- Pertsona batzuei buruzko profila irakurrita, bikote egokia aukeratuko diezu.

- Azkenik, bidaia bat egitera zurekin eramango duzun pertsonari buruzko datuak idatziko dituzu.

Irudia: Mahbub Hasan, Pixabay

 

Jarduera

A1
2011-02-03
16155168
4527