Jarduera
Normalak bagina bezala
Gai baten inguruko uste-aldaketaren berri ematen du artikulu honetan Xabier Mendiguren idazleak.
Horretan oinarrituta, testua nola dagoen eraikita aztertzeko hainbat jarduera proposatzen dira:
- Aurreikusi taldean zein izan daitekeen arrazoiketa.
- Testua irakurri eta ulertu.
- Testuaren koherentzia eta garapena aztertu paragrafoen hurrenkeran oinarrituta.
- Lehen paragrafoaren egitura sintaktikoa, elipsia eta puntuaketa aztertu eta berreraikitzen saiatu.
- "eta" lokailu / juntagailuaren erabilera aztertu testuan.
- Testuaren amaierako pasartearen funtzioa eztabaidatu taldean.
