Mintzamena lantzen: Kirol-apustuen moda gazteen artean

Gaia garatu eta iritzia emateko ariketa duzu hau. Gaia: Kirol-apustuek diru-kopuru erraldoiak mugitzen dituzte eta okerrena da teknologia berriekin ugaritu egin direla jokorako aukerak, baita jokoaren mende geratzeko arriskuak ere.

Gai horren bueltan, ahozko azalpena egitea proposatzen dizugu, zure iritzia gehituta. Horretarako, gaiari buruzko zenbait datu eta ideia azaltzen dituen testu batean oinarrituko zara.

Ariketa egiteko hiztegi lagungarria eta zenbait ideia eskainiko dizkizugu, baita IKASBIL atarian gaiari lotuta dauden beste hainbat materialaren erreferentziak ere.

C1
2018-11-28
16147751
4194