detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Erreplika

Idazlegai baten eta idazle adindun baten arteko enkontrua itsasertzeko etxe batean. Sos gutxi eta grina handia duen ikasle gaztea da Mara Meleiro; hark sakon miresten duen idazle eskarmentatua, berriz, Maria M. Muller. Iraganeko amorrua eta musak galduta, etxe apartatu batean bizi da orain, maitale ohiak gogoan, zakurra paseatzen, lorategiari erne. Bakardadearen Jainkosa da, Meleiroren begietara. Ikasle-egoitza batean bizi da bera, edertasun zakarraren bila.

EGILEA: Maialen Berastegi Catalán

ARGITALETXEA: Susa

URTEA: 2026

Ziklamen-egunak, hortentsia-egunak, krisantemo-egunak, astakardu-egunak eta gezurrak egia asko salbatzen dituen egunak datoz liburu honetan. 1990eko urteak; eskutitzak, walkman bat eta kandela-argia, zein zeinen erreplika. Zer den bizitza eta zer kontakizuna, bien arteko traizioa bistaratu du Maialen Berasategi Catalánek bere lehen nobelan.

Liburuari buruz Kultur Sharean egindako bideo laburra ikus dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (12. or.):

"Muller andreak idatzi berri zion. Zer, eta esateko ez zuela piperrik ulertu.
Ondo berraztertu behar zituen hitzak.
Lehenik: "Meleiro andrea". Nork deitzen zion abizenez eta hain formalki 20 urteko neska bati, noiz-eta mendearen azkenean, formalismoak hain démodé zeudelarik. Aurreko kurtsoan hartu zuen Zuzenbide Hastapenak hautazko ikasgaiko maisu ile- eta aho-zuriak. Eta Noak ere bai agian aspaldi, tarteka, adarra jotzeko. Baina beste inork ez. "Meleiro" bai; "Mara Meleiro" ere bai; baina "Meleriro andrea". Adeitasun-mozorroz distantzia efektiboago egiteko intimidazio-metodoa, inondik ere."

Orrialdeak: 216

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2026-11-17

x61pRelaContWAR

40370431

x61pViewCountWAR

8

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR