irakurgai-mailakatuak-fitxa
Hilketa bat iragartzen da
Herriko bizimodu lasaiaren erdian, egunkarian iragarki batek denak alarmatzen ditu: «Hilketa bat iragartzen da: urriaren 29an gertatuko da, ostirala, 18:30ean». Jakin-mina nola jasan ez dakiela, talde bat biktimaren etxean azaldu da esandako ordu eta egunean.
EGILEA: Agatha Christie
ITZULPENA: Amaia Gurbiondo
ARGITALETXEA: Igela
URTEA: 2026
Hilketa bat iragartzen da 1950ean argitaratu zenean, aurkezpen-festa handi bat antolatu zuten ospatzeko. Ez zen gutxiagorako: Agatha Christiek idatzitako berrogeita hamargarren detektibe-istorioa zen. «50. aldiz, Ikerketen Erreginak bere irakurleak desafiatzen ditu».
Liburuaren aurkezpenari buruz Berria egunkarian idatzitakoa irakurtzeko, egin klik hemen.
Hona hemen pasarte bat (22. or.):
"Chipping Cleghorneko biztanle gehienek Kazeta irekitzen zuten, tokiko albisteetan murgiltzeko. Lehenik, gutunen atala begiratu behar zen, han baitzeuden maitale ohien arteko gorroto-hitzak eta landa-eremuko tirabiren xehetasunak. Hala ere, irakurle gehien-gehienek atal hori gainetik begiratu, eta iragarki pertsonalen atalera jotzen zuten."
