detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Esker onak

Zer gertatzen da gure esker onak adierazi aurretik hitzak galtzen baditugu? Esker onak eleberrian, Delphine de Viganek oroimenaren eta isiltasunaren ertzak arakatzen ditu, gogoan gordetako zor txiki eta handien inguruan.

EGILEA: Delphine de Vigan

ITZULPENA: Aiora Jaka

ARGITALETXEA: Igela

URTEA: 2025

Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean.

Michkaren auzoa da Marie: txikia zenean eta bere amak alde egiten zuenean, Michkak zaintzen zuen. Jérôme, berriz, geriatrikoko logopeda da, eta, afasia baten erruz galtzen ari den hizketa, partzialki bada ere, berreskuratu nahi dio Michkari.

Estilo neurritsu, apaindura gutxikoan idatzita, bi ahotsetara egindako narrazio honek oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, hitzez, ontasunaz hitz egiten digu, eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan zirenekiko esker onaz. Gaur egungo frantsez literaturako ahots garrantzitsuenerako bat da Delphine de Vigan.

Hona pasarte bat (10. or.)

"Gaur, maite nuen andre zahar bat hil da.
Maiez esaten nuen: "asko zor diot". Edo: "bera gabe, ziurrenik en nengoke hemen."
Esaten nuen: "Asko balio du niretzat".

Balio, zor... horrela neurtzen al da eskerrona?
Berez, nahikoa eskertu al nion? Argi adierazi al nion neure ezagutza? Hertutasun, presentzia, konstantzia nahikoa erakutsi al nion?"

Orrialdeak: 152

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2025-12-09

x61pRelaContWAR

38872133

x61pViewCountWAR

493

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR