detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Aurpegiaren lapurra

Aurpegien lapurra da Ibon Martinen azken eleberria euskaraz. Aurretik Pasaian eta Urdaibain bezala, Oñati eta Arantzazu ingurura eramango du Ane Cestero ertzaina krimen lazgarri batek: emakume bat agertu da hilda eta erraiak kanpora aterata, Oteizak zizelkaturiko apostolu bat balitz bezala.

EGILEA: Ibon Martín

ITZULPENA: Aiora Jaka Irizar

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

Oñatitik Arantzazura bidean, harkaitzean landuriko Sandailiko baseliza bakartian, emakume gazte bat hilda agertu da hango ur-putzuan ugalkortasun-erritu bat egiten ari zela: itota, erraiak husturik eta aurpegia maskara baten moldea egiteko erabilita. Heriotza anker bezain ulergaitz hori argitzera iritsiko dira Ane Cestero ertzaina eta Inpaktuzko Hilketa Unitateko kideak, eta, zantzu ugarriren arrastoari jarraitu arren, mataza askatu ordez gero eta nahasiago agertuko da, lehenbiziko hilketa makabro horri beste batzuk gehitu ahala, zein baino zein izugarriagoa.

Liburuaren aurkezpenari buruz Naiz egunkarian idatzitako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (8. or.):

"Azken asteetan egiten aritu denaz pentsatu du Arantzak. Ez da harro sentitzen. Ezin da harro sentitu. ezta damututa ere. Prest dago ordaindu beharreko prezioa ordaintzeko.
—Goazen ba-adoretu du bere burua.
Hanka bat murgildu du, gero bestea, eta laster dago belauniko uretan. Hotza ankerki hiltzatu zaio gorputzean; sastakaiak sentitzen ditu bere izatearen zentimetro oro urratzen, behatzetatik zilborreraino."

Orrialdeak: 512

detalle2

Dokuteka

C1
2025-11-17

x61pRelaContWAR

38771155

x61pViewCountWAR

347

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR