Isiltasunaren itsasargia

Pasaia herriko Platako itsasargian bizi den Leire Altunak, nobela erromantikoak idazten dituen idazle ezagunak, hilotz bat aurkituko du faro ondoan. Sabeleko gantzak kenduta dituen emakume bat da hildakoa, eta aurkitze hutsak susmagarri nagusi bihurtuko duenez, Leirek hiltzailea nor den aurkitu nahiko du, ertzaintzak aurkitu baino lehen, behintzat.

Egilea: Ibon Martín
Itzulpena: Aiora Jaka Irizar
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

 

Pasaia ez da misteriozko eleberri honen gertaeren kokaleku hutsa, esan daiteke ia-ia eleberriko beste protagonista bat dela, herri txiki infernu handi balitz bezala. Eta zeharbidez, Sakamantekas da beste protagonista: XIX. gizaldian Gasteiz latz izutu zuen hiltzailearen eta nobela honetako hiltzailearen jokatzeko moduak antzekoak baitira.


 

Hona pasarte bat:
Beraren aurrean, sasitzak erdizka estalita, emakume baten gorpua zetzan. Sabela ankerki irekia zuen, basapiztia batek erraiak ausikika erauzi balizkio bezala.

 

6.or.

Idazlearen bideoa ikusgai, liburuaren aurkezpen-egunean. 

 

 

 

Orrialdeak: 428
C1
2019-11-12
21062065
508