irakurgai-mailakatuak-fitxa
Kateriñe
Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen Kateriñe Letamendi tolosarra. Tropa frankisten bonbetatik eta mehatxuetatik ihes egin behar izan zuen. Kaosaren erdian, eguneroko batean jaso zituen bere bizipenak.
EGILEA: Maitena Illarramendi
ILUSTRATZAILEA: Iñigo Sarasola
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Komiki hau Kateriñeren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Haren bilobak, Maitena Illarramendik moldatu du testua, eta Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei.
Liburuari buruz Berriak argitaratutako artikulua irakurtzeko, egin klik esteka honetan.
Orrialdeak: 122
