Maurizia panderojolearen bizitza, komikian
Ordura arte gizonezkoena zen mundu batean, lehen lerroan tokia lortu zuen Maurizia Aldeiturriagak, bere izaerari esker. Haren bizitza komikira ekarri dute orain.
Panderoa jotzen, irribarretsu eta "Aupa, Maurizia!" esanez gogoratuko du batek baino gehiagok Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailea. Bere ahots eta kantatzeko modu bereziagatik egin zen ezagun, ordura arte gizonezkoena zen giroan.
Orain, Ikastolen Elkarteak Maurizia. Biziminaren hotsa komikia argitaratu du, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin elkarlanean. Garbiñe Ubedarena da komikiaren gidoia, eta Ekaitz Agirre "Garluk" egin ditu marrazkiak. Haien bidez, komikiari soinua ematen saiatu da.
HIZTEGI LAGUNGARRIA Bizitza aldarrikatzea. Bizitzan egindako ibilbidea goraipatzea eta ezagutzera ematea. |
Garbiñe Ubeda. Alde horretan erakusten zuela bere ingenio osoa, bera(k) pertsona bezala ere bazeukalako kristoren ekarpena egitea.
Garbiñe Ubeda. Naturalitate (naturaltasun) handikoa. Era berean, aiurri handikoa ere bai, esango nuke. Pronto handia zeukan, eta bere etorri hori behar zuen, bere lekua eta bere espazioa hartzeko.
Ekaitz Agirre “Garluk”. Hasieratik(an) pentsatu nuen, soinua nola egingo dugu? Eta soinua baldin bazen, ba, ez dakit, haize moduko gauzak egin. Gehiago kolpeak baldin baziren, beste errekurtso batzuk.
Ekaitz Agirre “Garluk”. Konturatu ginen bere bizitza oso xumea zela. Bizitza, baserriko bizitza, eta gero aste bukaeretan erromeriak egiten zituztela.
Ekaitz Agirre “Garluk”. Bizitza fikzionatu bat, baina badauzka… punturen bat badu, bere senideekin hitz egindako puntuak badauzka.