detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Lehertu baino lehen

Erik eta Aiora, editorea bata eta erizaina bestea, bikote gaztea, oro har ondo konpontzen dena, baina badituzte tentsiogune batzuk ere. Harremana onbideratzeko estrategia bat pentsatuko du Erikek, baina gauzak okertu egingo dira, ustekabean.

EGILEA: Iñaki Irasizabal

ARGITALETXEA: Elkar

Urtea: 2025

Thrillerraren misterioarekin batera dilema moralek hartzen dute nagusitasuna eleberrian: besteaz fidatu ala barruan gorde egia osoa aitortu ala zain egon, okerrena pasatu arte.

 

Hona pasarte bat (6. or.):

"Erabat hoztu zitzaidan kafea harrikoan amildu eta whatsappei begira ari nintzen, sukaldeko ate aurretik Aroa igaro zenean, lehen bezain azkar baina kontrako norabidean. Kalez jantzita zihoan eta geldtu ere ez zen egin sukalde aurrean. Kanpoko atea irekitzen entzun nuen, ez ordea berriro ixten.

—Baietz esan beharko zenioke Ameliari —Aroaren ahots zolia—, seguru nago itsusien arteko sexu-harremanek ere badituztela beren pozak.

Ondoren, kanpoko atea ixten entzun nuen, ezpainetan irribarre handia neukala.

Gure artekoak bizirik zirauela esan nahi zuen horrek, itxaropenari irekitako zirrikitua zegoela oraindik."

Orrialdeak: 108

detalle2

Dokuteka

B2
2025-07-18

x61pRelaContWAR

31874637

x61pViewCountWAR

1366

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR