Haragizko mamuak

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea… Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat Irakurleak bere eguneroko bizitzan topa ditzakeen gai ezberdinen inguruko kontakizunez osatutako liburua.

EGILEA: Karmele Mitxelena

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALLPEN URTEA: 2022

 

Egilearen aurkezpen bideoa ikus dezakezu hemen klikatuz

 

Hona pasarte bat (11.or)

Bizkarrezurra tontorrez tontor marraztuta ikusten zaio. Saihets-hezurrak ukitu gabe zenbatu nitzake nahi izanez gero. Omoplatoek edozein unetan larruazala zeharkatuko diotela dirudi. Belakia gehiegi zapaltzeak erreparoa ematen dit, min egin behar diodala iruditzen zait, puskatu egingo dudala, zulatu, eta bere hezur puntadunekin ebakiko naizela. 

Belakiari xaboi epela ostu eta ia lehor abandonatu dut dutxaren ertz batean. Nire hatz mamien leunarekin igurtzi dizkiot astiro sorbaldak, bizkarra eta besapeak. Indar justua egin dut, hezurren bat bere lekutik ateratzera arriskatu gabe; igurztea baino gehiago izan da laztantzea. 

Apar zuriaren ondoan are zikinagoa dirudi haren larruazalak, badu garbitzen tematuta ere desagertzen ez den tonu horixka bat; zahar kolorea, higatuarena, kolore desgastatua. Eta garbitzea baino gehiago izan da zuritzea, urak aparrak eraman arte zuritzea. 

 

Orrialdeak: 146
B2
2023-03-14
30195417
745