Farorantz
Ramsay familiak, lagun batzuekin batera, uda igarotzen du Skye uharteko etxean, Eskozian. Guztiek hain maite duten Ramsay andreak bere bizitzaz eta familiakideenaz hausnartzen du. Virginia Woolf-en eleberria irakurketa errazera egokitu du La Mar de Fácil argitaletxeak.
EGILEA: Virginia Woolf
TESTUAREN EGOKITZAPENA: Núria Martí Constans
ILUSTRATZAILEA: Dani Soms
ITZULTZAILEA: Ander Hidalo
ARGITALETXEA: La Mar de Fácil
ARGITALPEN-URTEA: 2024
OHARRA: Irakurketa errazean espezializatutako La Mar de Fácil argitaletxeak argitaratu du liburuaren egokitzapen hau. Jatorrizko bertsioa ere badago euskaraz, Txalaparta argitaletxeak argitaratuta.
Hona pasarte bat (17. or.):
Jamesen aita, Ramsay jauna, egongelan sartu zen, Charlesekin,
haiekin uda pasatzera gonbidatutako ikasle gazte batekin.
— Baina bihar eguraldi txarra egingo du
— esan zuen Ramsay jaunak,
amaren eta semearen arteko elkarrizketa entzun baitzuen.
Jauna leihora hurbildu zen Charles aldamenean zuela.
Jamesek aizkora izan balu,
aitaren bularrean sartu eta hil egingo zuen.
Jamesek gorroto zuen aita,
eta, edozer zela ere, ama aita baino askoz hobea zela
pentsatzen zuen.