Soniexka

Soniexka, edertasunik gabeko neskatoa, fantasiazko munduan bizi den nerabea, literaturako pertsonaien ametsak ia errealitatea bera baino biziago sentitzen dituen emakume gaztea, Sonia emazte eta ama arduratsua eta azken buruan emakume jakintsu, zuhur, ernea bilakatzera darama bizitzak, Bigarren Mundu Gerra aurreko urteetatik Stalin hil ondoko urteak bitartean aldatuz doan SESBeko gizartean. Lehen ikusian istorio arrunt bat irudi lezakeena, giza arimaren, emakumezkoaren arimaren sakoneneraino barneratzen den historia zirraragarria.

EGILEA:  Ludmila Ulitskaia

ITZULTZAILEA: Josu Zabaleta

ARGITALETXEA: Pasazaite liburuak

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Hona pasarte bat (7.or):

Txikitandik, haurtzarotik irten berri-berritatik, irakurketan murgildu zen Soniexka. Anaia zaharrenak, Efren, etxeko adar-jotzaileak, etengabe errepikatzen zion txantxa berbera, asmatu zuenerako modaz pasatua:

- Irakurriaren irakurriz aulkiaren forma hartu dio ipurdiak Soniexkari, eta sudurrak udarearena.

Tamalez, ordea, txantxa horrek ez zuen asko-askorik esajeratzen: haren sudurrak bazuen, izan ere, halako udare-tankera bat, eta Soniexkak berak, luzexka eta bizkar-zabal, hanka-mehe eta ipurtzabalak, ezaugarri berezi bat baizik ez zuen: emakume-bular handia, goizegi hazia eta gorputz argal hartan ongi egokitzen ze zena, nolabait esateko. Soniexka kuzkurtuta ibiltzen zen, aurrera makurtuta, eta oinetarainoko jantzi zabalak erabiltlzen zituen, ezertarako behar ez zuen aurrealdeko oparotasun hartaz eta atzealdearen zapaltasun tamalgarri hartaz lotsaturik.

 

Orrialdeak: 71

Interesatzen zaizu



C1
2023-03-06
30181192
147