Kili-kolore: Tafalla oinez
Nafarroa Oinez ekimena antolatu zuen Tafallako Ikastolak 2022ko urrian “Erdian Erein” lelopean. Ikusita ikastolako ikasleak oso prest zeudela irudiak marraztu eta bestelako sormen-lan batzuk egiteko, Fernando Morillo idazlearen eskutik “Kili-kolore” izeneko liburua argitaratzea erabaki zuten.
Egilea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2022
Liburuak material gehigarria dauka, behar duten taldeentzat. Informazioa: www.fernandomorillo.eu atarian edo gauminhontza@gmail.com helbidean.
Tafallako amona Saratxo da gazteei zuzendutako liburu honetako protagonista nagusia eta bere biloba Surya laguntzeko prest dago beti. Hamaika kontu proposatzen dira liburuan, euskara irakurterrazean, irakurleak jolastera eta emozionatzera bultzatu nahian.
Hona hemen liburutik hartutako pasarte bat:
1. Ospitalera?
Niri deika ari ziren.
-Surya!
Ez nintzen ohartu.
Batzuetan soka baten gainean ibiltzen naiz.
Batzuetan errealitatean, batzuetan irudimenean.
Baina nire sekretua da.
Inork ez daki hori egiten dudanik. Eta inork ez daki zergatik egiten dudan.
9.orr.