irakurgai-mailakatuak-fitxa
Santiago Bidearen misterioa
Santiago Bidea egin al duzu? Bitxia da: bakarrik egoteko denbora asko duzu, baina jende asko ezagutzen duzu; isiltasuna eta jende-hotsa aldi berean.
Hori gertatzen zaie Ulises eta Kemen protagonistei. Bideak elkartuko ditu marinel zaharra eta mutil gaztea. Baina jakin nahi al duzu zergatik egin nahi duten Santiago Bidea batak eta besteak?
Egilea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2014
Oharra: Irakurketa Erraza izeneko atalean atera du liburu hau Gauminek. Noizbehinka hitz zailen azalpena dakar orriaren azpiko aldean istorioak. Eta hitza hizki beltzez testuan.
Hona liburuko pasarte bat:
Galizian sartzeko azken oztopoa falta zitzaigun.
O Cebreiro portua.
Aldapa latza zen 10 kilometrotan. Luzea bezain gogorra.
Zorionez, paisaiak arinagoa egiten zuen nekea.
Galizia udaberri bat bezain eder agertu zen
gure begien aurrean.
(55. or)
Liburuaren hasiera hemen irakur dezakezu.
