Krakovia
Goizalde Landabasoren lehen eleberria da “Krakovia”. Aurretik poesia, narrazio laburrak eta kronikak idatzi izan ditu kazetari bilbotarrak. Pertsonaia nagusia ospitalera helduko da, krak eginda, eta behea jo duenean bi aukera dituela konturatuko da: etsitzea edo aurrera egitea.
Egilea: Goizalde Landabaso Etcheverry
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2021
Aurrera egitea erabakiko du protagonistak eta horretarako erabiliko duen tresnarik onena umore beltza izango da. Horregatik, ironia eta txiste surrealista asko aurkituko ditugu kontaketan zehar.
Aurrera egiteko ahalegin horretan, baina, ikusiko du aliatuak behar dituela eta bere egoera berean dauden beste pertsona batzuk izango ditu ondoan. Beraiekin biziko ditu, batzuetan, egoera surrealista eta umoretsuak eta, besteetan, dramatikoak.
Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Kultur Sharean webgunean, eleberriari eskainitako berria helbide honetan duzu irakurgai.
Egileak berak aurkezten du eleberria bideo honetan.
Helbide honetan irakurgai duzu liburuaren gaineko iruzkina naiz hedabidearen eskutik.