irakurgai-mailakatuak-fitxa
Babeserako kopia
Gogoratzen duguna, horixe gara. Hori uste du Goizalde Landabaso idazleak, eta izan dena gogoratzeko, gertatu zaiona ez ahazteko, poema-liburu hau idazteko premia sentitu du.
Hiru zati ditu liburuak: aurrenekoa existentzialagoa da; bigarrena, sentsualagoa, eta hirugarrenean, denboraren joana du kezka.
Idazleak ez du nahi liburu honekin argazki-kamera digitalekin gertatzen dena gertatzea: ehunka argazki gordetzeko ahalmena du kamerak, baina nola hor dauden, gero ez ditu inork begiratzen. Eta begiratzen ez dena ahaztu egiten da betiko. Eta ez ahazteko eta egin dena ez galtzeko “babeserako kopia” informatikoak nola, ba hala funtzionatzen du liburu honek ere.
Egilea: Goizalde Landabaso
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2015
Hona poema bat:
ZAPOREETAN BLAI
Nahi duzu?
Bai.
Gorria ala bestea?
Gorria.
Zarratu itzazu begiak eta zabaldu ahoa.
Zure atzamarra eta fruta nahastu zaizkit ahoan.
(60. or)
Sautrela saioko tartean, Goizalde Landabaso:
