Eraikuntzarako materiala

Eider Rodriguez idazle errenteriarraren lehen nobela da “Eraikuntzarako materiala”. Autoa gidatzen ari zela iktusa izan berri duen aitaren ondoan dago bere alaba ospitalean, baina aspalditik bizi ziren aita-alabak elkarrengandik urruti.

Egilea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2021

Kronika intimo moduan idatzitako kontakizunean, aitaren osasun kaskarraz idaztea berarekin egoteko bide bihurtuko da alabarentzat, nahiz eta lotsa ematen dion berari buruz idazteak.

Hausnarketak leku handia hartzen du lan honetan, alabak denboran atzera egin eta familiarekin zerikusia duten gertakari asko azaleratuko baititu bere narrazioan.

 

Helbide honetan duzu irakurgai egilearekin El Diario Vascon egindako elkarrizketa.

Helbide honetan, berriz, ikusgai duzu egileak berak liburuaren gainean egindako bideo-aurkezpena.
 

Orrialdeak: 249
C1
2022-02-02
29132688
341