MeToo-Ni ere bai. Eider Rodriguez.

Eider Rodriguez idazleak "Bihotz handiegia" liburuarekin 2018ko Euskadi Saria irabazi du.

Irratiari emandako elkarrizketako pasarte honetan, berak jasandako eraso sexista baten berri ematen du.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Maite Artola. Eider Rodriguez, egun on.
Eider Rodriguez. Egun on.
Maite Artola. Balio luke soinu-banda honek oparirako?
Eider Rodriguez. Mila esker. Bai. Estimatuta dago. Pelikula zoragarri batetik hartua. Hamaika aldiz ikusitakoa naiz pelikula hori. Bai.
Maite Artola. Un Lugar en el mundo.
Eider Rodriguez. Um, um. Hala da.
Maite Artola. Urte askotarako.
Eider Rodriguez. Mila esker.
Maite Artola. Oso aste berezia izan da hau zuretzat. Lehen aipatzen genuen; gaur urtebetetze-eguna duzu. Eta asteartean Zilarrezko Euskadi Literatura saria jaso zenuen Bihotz handiegia lanagatik. Gipuzkoako Liburuzainen Elkarteak emandako saria da.
Eider Rodriguez. Um, um.
Maite Artola. Eta zurekin batera Vivian Gornick idazleak gaztelerara Apegos feroces, (Fierce Attachments) itzulita saldu den liburuagatik.
Zilarrezko Euskadi Literatura sariak asko poztu zaituela badakigu, liburuzainek ematen dutelako batetik, eta bestetik, esan dugun emakume hori, Vivian Gornick ezagutzeko aukera izan duzulako, ez?
Maite Artola. Bai. Bai. Egia esan, berezia izan da liburuzainen eskutik jasotzea saria. Nire bizitzan liburuzainek paper berezia jokatu dute. Eta aprobetxatu nuen sari-emate ekitaldia hain zuzen ere, ba ni ume nintzela ba nire, ez dakit, literatur dealer papera jokatzen zuen Mariasun izeneko andre bat, andre bati eskerrak emateko, Etxenike liburu-dendakoa, Oreretan. Ez dakit; ez da existitzen liburu-denda hori dagoeneko, eta ez dakit bera ere non dagoen, ez? Baina oso, berak ez du jakingo, baina eragin handia izan zuen nire bizitzan. Eta gerora ere beste liburu-denda bat izan nuen etxe-inguruan, Huizi liburu-dendan. Eta hango andreak ere bai paper garrantzitsua jokatu zuen. Eta horregatik berezia izan zen. Eta gero, bai, parada eman zidan ba bidean Gornickekin hitz egiteko eta ezagutzeko, ez?, beste egiteko modu bat, beste idazteko modu bat… Eta bai.
Maite Artola. Eta jardun zenuten emakumeez, feminismoaz eta literaturaz sari-banaketa ekitaldian. Oihartzun handia hartu duen eztabaida, feminismoarena, momentu honetan agenda informatiboan ere bai.
Eider Rodriguez. Bai. Oihartzuna hartu du, eta gero uste dut berak egin zituen adierazpen batzuk, Diario Vascon oker ez banago. Eta haserre zegoen adierazpen horiek jasotzeko moduagatik, eta hor aritu ziren zera, kazetaria eta bera eztabaidan. «Bai, baina esan egin duzu», «baina kontestu kanpo zegoen ». Edonola ere bai, uste dut tokia hartu duela feminismoak agendan, eta, eta bazela garaia. Eta orain tokatzen da toki hori zabaldu eta benetako egitea.
Maite Artola. Zuk aipatu duzun eztabaida hori? Gornicken aipatu duzun egunari horrekin izandakoa, mito-mugimenduaz, itxuraz, Gornicken egindako adierazpen batzuen harira zen, ez? Mito salaketa-kanpaina horren inguruan. Nolanahi ere, mito-kanpaina horrek errealitate bati hitza jartzeko balio izan du, ez?
Eider Rodriguez. Bai. Bai. Niri oso kanpaina egokia iruditzen zait. Esan nahi dut. Nire ustez, gauzei hitza jartzea beti da ona. Eta jakina egongo direla akatsak, jakina egongo direla hanka-sartzeak, jakina egongo direla gaizki egindako gauzak, baina hori uste dut dela proportzioan, ba merezi duela, eta uste dut: gauza on asko ekarri dituen kanpaina izan da. Azken batean, elite batek abian jarritako kanpaina izan da, emakumezko guapa batzuk, nolabait ere dirudunak, badaukatenak terapia ordaintzeko, badaukatenak, ez dakit, hainbat baliabide itxuraz aurre egiteko gertatutakoari… Eta beraiek hori esaten ikusteak, hala ere ekarri du beste estratu batzuetako emakumeak bultzatzea ba beraiei gertatu zaiena kontatzea, ez, kontatzera ez? Eta nire ustez, norberari kontatutako injustiziei hitza jartzea, beti, beti dago ondo. Orduan, gero horrekin zer egiten den beste kontu bat da, baina… Bai.
Maite Artola. Eta zuk ere sentitu duzu behar hori orain oso gutxi. #Kontaezazu (kontaezazu tragolarekin) egin zenuen salaketa. Zu nerabe zinela, 16 urterekin, eta mutilak 23 urte zituela bere gorputz azpitik ihes egiteko borroka egin behar zenuenekoa. Irakurri dezaket?
Eider Rodriguez. Bai.
Maite Artola. Bai. «Nik 16 urte nituen, berak 23, ateratzen edo hasi ginen, baina gutxi iraun zuen. Ez nuela nahi esan nion, ez zitzaidala gustatzen. Gureaz hitz egiteko jartzen zidan zita behin eta berriz. Halako batean, baietz esan nion. Berarengana joan nintzen taberna batera; lagunekin zegoen. Eta betileak erre zituela esan zuen, triste zegoelako. Handik bere anaiaren etxera joan ginen lasai hitz egitera. Atea giltzaz itxi zuen eta gainera egin zidan salto: ohe-gainera bota ninduen. Gerrikoa askatzen ahalegindu zen, borroka egin behar izan nuen bere gorputz azpitik ihes egiteko. Nik 16, berak 23; asko, asko izutu nintzen. Gertukoei kontatu nien, denek ezagutzen zuten. Ez zidaten esan sinetsi ez zutenik, baina normal-normal jarraitu zuten berarekin hizketan, sinetsi izan ez balute bezala. Oraindik ere ikusten dudanean amorrua eragiten dit, oraindik ere agurtzen ez dudanean harritu-plantak egiten ditu, berak ere sinetsiko ez balu bezala».
Eider Rodriguez. Bai, hori, kontaezazu edo traola hori martxan jarri zen eta egia esan gogoa izan nuen horri buruz hitz egiteko, ze bada, bueno, hor kontatu nituen pare bat zera, gertakari… Hau da, beste bat ere kontatu nuen. Horiek dira gertatu zaizkidanetako batzuk, agian gehien inpaktatu nautenak eta bortitzenak nire, nire bizitzan. Baina iruditu zitzaidan kontatzea, kontatzeak beti dauka zerbait terapeutikoa. Gauzak hitzetan sartuaraztea, zure barrenetik ateratzeko indar hori egin eta beste nonbait kolokatzea,ez?, edukiontzi diren hitz horietan, adibidez.
Orduan, egia esan, egin nuenean horregatik egin nuen, ba errelato kolektibo horretan parte hartzeko gogoz, eta harrituta gelditu nintzen kontatu, idatzi eta gero, ba neukan gorputzaldiarekin.
Maite Artola. Oraindik txarra?
Eider Rodriguez. Oso txarra. Oso txara. Urduri jarri nintzen, izua ere sentitu nuen, agian ba nolabait iritsiko zela hori ere bere belarrietara eta berak bere burua errekonozitzerakoan nire kontra egingo zuela. E, bai. Hori nik pentsatzen nuen erabat gaindituta neukan zerbait zela eta izan ere, kontatu izan dudanean, horri buruz ari izan garenean hizketan ba lagunekin, edo ezagunekin, eta kontatu izan dudanean ez dut, ez dakit, zera berezirik sentitu, ez? Baina idatzi nuenean, eta hor da ere errelatoak daukan indarraren, ez dakit, erakusgarri, ez?, oso gaizki gelditu nintzen eta konturatu nintzen hor bazegoela oraindik zerbait oraindik atera beharrekoa, ezta?
 

Interesatzen zaizu



C1 C2
2018-05-29
16144132
1913