Hatsaren poesia Olerki bilduma 2021

Urtez urte ematen da argitara Hatsaren poesia olerki-bilduma. 2021ekoan ere, egileen artean, oso izen ezagunak aurkituko ditugu, baina, horiekin batera, idazle gazte hasiberriak ere badira. Guztira, 109 olerkariren lanak jaso dira liburuan.

Egileak: Askoren artean

ArgitaletxeaHATSA elkartea

Argitalpen-urtea: 2021

HATSA elkarteak hainbat poesia-tailer antolatu ohi ditu eta 2021ean, aurrez aurre nahiz online egin dira tailerrok, pandemiak eraginda.
Gogoan izan bilduma kaleratzen duen HATSA Elkarteak bere laguntza eskaintzen diola poesia-tailer bat antolatu nahi duen orori (irakurle-talde, euskaltegi, ikastetxe, Euskal Etxe…). Interesa duenak nahikoa du harremanetan jartzea hatsarenpoesia@gmail.com helbidera idatziz.


Segidan, Irungo AEK euskaltegiko Mabel Garcia Quisberth ikasleak 2021eko bildumarako idatzi duen sarreraren pasarte bat:

EUSKARARI GUTUNA
Euskara, euskara, hain goxoa da zure doinua!
Zure doinua lehen aldiz entzutean, txunditu egin nintzen. Lehenengo hitza hauxe izan zen: “kaixo”, Zer da “Kaixo”? galdetu nion neure buruari. Harrezkero, zu ikasteko ikusmin handiz nago, baina, egia esan, ez zara hain erraza; izan ere, zu ikasi ez ezin, zu bizi ere egin behar zaitugu.(…)
[…]
Hemen naiz, zuri buruz idazten. Esan ohi dute, poesia idazteko, hitzak arimatik atera behar zaizkizula, eta horixe gertatzen ari zait hitzaurre honekin ere. Sentimendu nahasiak ditut: harrotasuna, urduritasuna… hainbeste sentimendu…
Niretzat zu, EUSKARA, zara olerki bat.


Mabel Garcia Quisberth

5. or.

Orrialdeak: 248
C1
2022-01-11
29062979
247