Malthusen ezinegona

Asel Luzarraga idazle bilbotarrak utopia ezkor bat proposatzen du kontakizun honetan, baita gizarte-eredu kezkagarri bat ere. XXIII. mendean kokatua, mundu osoan milioi bat pertsona daude eta, itxura batean, bizimodu zoragarria dute denek. Malthus, baina, desberdina da eta mundu perfektu horren martxa hankaz gora jarriko duen plan bat pentsatzen hasiko da.

Egilea: Asel Luzarraga
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021

Malthusen munduan ez dago kezkatzeko arrazoirik: jendeak ondasun guztiak ditu eskura, ez du inolako ardurarik eta ez da gaixotzen. Gainera, ez du lan egin beharrik. Izan ere, horretarako daude gizaki itxurako robot batzuk pertsonen zerbitzura, mirabeak. Guztia bikaina da itxuraz, eta agian horregatik bizi da kezkatuta Malthus: zergatik bizi da munduan milioi bat pertsona bakarrik? Erantzun bila hasi nahi al duzu Malthusekin batera? 


Liburuaren booktrailerra helbide honetan duzu ikusgai. 

Helbide honetan duzu entzungai Arantxa Iturbe kazetariak idazlearekin egindako elkarrizketa Euskadi Irratiko Arratsean saioan.  
 

Hona pasarte bat:
MALTHUS
Mendi nagusiaren magalean gelditu dut autoa. Askotan geratu naiz hemen, ilunabarretan batez ere. Hiri ia osoa ikusten da behean. Garai batean izan zen hiria, haren izena nahita ahaztu badugu ere, beste gauza asko bezala. Zenbat lagun bizi zen orduan hor behean?, zortzi, hamar milioi? Gaur egun horren zortzirena ere ez gara mundu osoan, hor nonbait. Gure arbasoen garaipena esaten diote horri. 


15. or.

Orrialdeak: 221
C1
2022-01-11
29062859
579