Urpean murgildu

Euskaraz argitaratzen den Lidia Txukovskaia idazle errusiarraren bigarren liburua da hau, “Sofia Petrovna” lanaren ondotik etorri dena. Eleberriaren protagonista nagusia narratzailea da. Errepresio-garaiaz hitz egiten du, baina gertakariak igaro eta hamar urtera egiten du kontaketa, atzera begira.

Egilea: Lidia Txukovskaia
Itzulpena: Josu Zabaleta
Argitaletxea: Katakrak
Argitalpen-urtea: 2021

Protagonistari beka bat emango diote testuak txukun ditzan. Naturaz inguratutako egoitza batera joango da, eta han errepresio-garai latza gogoratuko du, atzean utzi zuena. Oroitzapenean urperatzen joango da eta horrekin batera, garaiko itxitura politiko kulturalaren giroa ezagutuko du bere egonaldian zehar, egoitzan dauden idazleei esker. Eszenatokia hauxe da: alde batetik, natura, elurra eta isiltasuna. Bestetik, idazleen artean gertatzen den guztia.

Hona hemen pasarte bat:
-Hor duzu zure Litvinovka hori –esan du auto-gidariak, nire begien aurrean basoa eta elurra bat-batean biraraziz. Finlandiar etxetxoak gureganantz hegan ikusi ditudanean, ondoezik sentitu naiz. Trenean hiru ordu eta autoan ordubete hotzik egin ondoren, ez nuen gogoko horrelako bidaia-bukaera bat. Eskuak garbitzeko konketak sarreran egongo dira, seguru asko, sukalde usaina izango da, egur hezea berogailu kaxkar batzuen ondoan. Haizea sartuko da ateetatik eta leihoetatik…

13. or.

 

Helbide honetan, Bilbo hiria irratian Josu Zabaleta itzultzailearekin egindako elkarrizketa duzu entzungai
 

Orrialdeak: 185
C1
2021-08-11
28612624
1607