detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Gerrak ez du emakume aurpegirik

Bigarren Mundu Gerran, Alemania Errusia bereganatzen saiatu zen. Beraz, elkarren etsai amorratu bihurtu ziren bi herriak. Hori du kontagai liburuak, gerra eta gerraostea, Errusiaren alde frontera joan ziren eta handik itzulitako emakume askoren kontaketak oinarri hartuta. Gerraren izugarrikeriaren baitan emakume horien egunerokotasuna azaltzen zaigu, bere gordinean. Eskerrak une latz eta beldurgarrien ondoan umorerako eta elkartasunerako tarterik ere badagoen.

Erizainak, medikuak, tanke-gidariak, franko-tiratzaileak… era askotako emakume militarrak elkarrizketatu zituen idazleak liburu hau prestatzeko. Elkarrizketa horiek gerra amaitu eta denbora asko pasatutakoan egin zituen. Ez ziren elkarrizketa samurrak izan. Aurrena emakume horiek hitz egiteko giro lasaia edo errespetuzkoa sortu behar izan zuen idazleak. Liburua 1984an argitaratu zenean, zentsurak eta auto-zentsurak hainbat pasarte kenduta eta moldatuta. 2002an berriro argitaratu zen, aipatutako pasarte horiek sartuta. Azken bertsio hori ekarri du euskarara Iker Sanchok, eta Jokin Zaitegi Itzulpen Saria lortu zuen 2016an.

Egilea: Svetlana Aleksievitx
Itzulpena: Iker Sancho Insausti
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017


Hona pasarte bat:
Oso goiz –ia lehendabiziko topaketetan– ohartu nintzen, edozertaz hitz egiten zutela ere, emakumeek beti zutela gogoan edertasuna, beraien zati suntsiezina zela: “Hain zen polita, hilkutxan etzanda zegoenean… Ezkontzear egongo balitz bezala…” (A. Strotseva, infanteria-soldadua). Edota: “Medaila bat eman behar zidaten, eta kamiseta zahar bat neukan soinean. Lepotxo bat josi nion, muselinazkoa, azken finean zuria zelako… Une hartan hain ederra nintzela iruditu zitzaidan. Alta, ispilurik ez geneukanez, ezin nuen neure burua ikusi. Bonbek dena suntsitu ziguten” (N. Jermakova, irrati-operatzailea).

(173. or.)


Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa ikusgai duzu hemen:


 

 

Orrialdeak: 286

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2017-08-02

x61pRelaContWAR

16175030

x61pViewCountWAR

4175

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR