Festa

ELKAR argitaletxeak gazteei zuzendutako #Traola sail berrian argitaratu da Festa eleberria. Hamasei urteko Sofia eta Andrea dira protagonista nagusiak, baina ez bakarrak. Udak, ikasturte-amaierak, eta festa baterako gonbiteak emango diote hasiera kontakizunari.

Egilea: Jasone Osoro Igartua

Argitaletxea: ELKAR

Argitalpen-urtea: 2021

Izan ere, festa horretan gertatuko denak ondorio larriak izango ditu. Sofiak eta Ivanek harreman sexualak izan eta horren ondorioz, Sofia haurdun geratuko da. Egoera honen aurrean, erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzte gazteek.

Hona hemen pasarte bat:
Orduan, bazoaz?
―Udako festa galduko dudala uste al duzu? Bizitza aldatuko digu festa horrek. Sofia, bizitza!
―Ei! Pentsatu al duzu arropa?
―Ideiarik ere ez, neska.
―Prestatuko al gara elkarrekin?
―Perfect!
―Nire etxean hiruretan!
―Maite zaitut, Sofi!
―Aio, txotxola!
Zalantzarik gabe, udako festara guztiek joan nahi zuten. Egiari zor, ia mundu guztia zegoen gonbidatuta, baita Andrea eta Sofia ere.

7.or.

Egilearen aurkezpen-bideoa hemen duzu ikusgai:

 

 

Orrialdeak: 114
B2
2021-04-21
28167103
607