Bihotza nora, zu hara

Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da eleberri hau. Jakinda ez duela luze iraungo, amona Olgak etxetik urrundu berria den neskatoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, bien arteko gaizki-ulertuak eta harremanaren nondik norakoak hobeto ulertzen lagunduko diolakoan.

Liburuaren egilea: Susanna Tamaro
Itzulpena: Fernando Rey
Argitalpen-urtea: 2019
Argitaletxea: Igela

Gutunean aholku hau eman dio amonak bilobari: “maitasuna izan dadila zure bizitzaren gidari”. Aholkuaz gain, adierazten dio zergatik jokatu duen berarekin jokatu duen bezala. Hiru belaunaldi biltzen ditu liburuak: neska nerabea, honen ama Ilaria eta Olga amona. Ilaria eta Olgaren arteko harremana giltzarria da amonak nerabearekin izan duen jokabidea ulertzeko: amamak badu sekretu bat eta jakinarazi egingo dio nerabeari.

Hona pasarte bat:

Oroitzen zara zenbat eztabaida izan genituen erabakitzeko zuk atzerrian ikasteko egonaldi luzea nik finantzatu beharra bidezkoa zen ala ez zen? Zuk argudiatzen zenuen zeharo beharrezkoa zela, hazteko eta gogamena irekitzeko alde egin behar zenuela, hazi zinen giro itogarria utzi. Batxilergoa bukatu berria zenuen, eta duda-mudatan zenbiltzan, iluntasunik beltzenean, zer egin nahiko zenuen handik aurrera.


(23. or.)

Orrialdeak: 173

Interesatzen zaizu



B2
2019-07-11
20767560
925