Derbia

Joan Mari Irigoienen eleberri hau futbolaren munduan girotutako kontakizun umoretsua da. Donostiako Kross auzoko bizilagunak ziren bikote bi dira protagonista; realzalea bata, eta athleticzalea bestea. Txakurra eta katua bezala dabiltza bi bikoteak: Reala maite dute sutsuki Txefek eta Klarak, eta Athletic, ostera, Telmok eta Genok.

Egilea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2019

 

Eleberriko protagonistak jabetuko dira futbola ez dela hain garrantzitsua benetako arazoak sortzen direnean: apustuak, gaixotasun larri bat… Esan daiteke nobelaren osagarri dela hitzaurrea. Bertan Txefe Biain eta Klara Idarreta emaztea aipatzen ditu Altza auzoko idazle donostiarrak, Sanseko jokalari izandakoak. Eta hitzaurrean ere umorea dago, beltza batzuetan.

Hona pasarte bat:

Izan ere, Telmo eta Geno haurra izaten saiatu ziren arren, ez zuten izan. Are okerrago: hogeita hamabost urte zituela, uteroan tumore bat diagnostikatu zioten emazteari, baita barrendik hustu ere, hura errotik kentzeko.
Hantxe bukatu zen Telmok eta Genok haurren bat izateko ilusioa! Genok, hala ere, ez zuen etsi, eta adierazi ere adierazi zion egun batean Telmori haurren bat jaso zezaketela.


(103-104. or.)
 

Orrialdeak: 284
B2 C1
2019-10-24
20771476
628