Proleterka

Eleberri honetan 50 urteko emakume kontalariak nerabezaroan "Proleterka" izeneko itsasontzian egindako bidaia kontatzen du. Bidaian ordura arte askorik ezagutzen ez zuen aita, Johannes izenekoa, hobeto ezagutzen saiatuko da, eta bere burua ere bai.

Egilea: Fleur Jaeggy
Itzulpena: Miren Iriarte eta Fernando Rey
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2018

Aita eta alabaren arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Pixkanaka argituko da haien arteko urruntasunaren arrazoia. Itsas-bidaia bizitzaren metafora bihurtzen da, geldialdi laburrak eginez portuz portu doana, azken portura arte, Grezia. Bidaia horretan indartsu ageri dira honako azpigaiak: suizidoa, heriotza, sexurako grina... Heriotza bizitzaren osagai bat balitz bezala agertzen da, aparteko drama-kutsurik gabe.
Liburu honek Viareggio literatura-saria irabazi zuen Italian, eta gurean Literatura Unibertsalaren bildumako gisara argitaratu da).
Erein argitaletxeko web-orrialde honetan lehen kapitulua irakurgai.


Hona pasarte bat:

Nire aita, Johannes, sortzetik zen haien munduaren parte, kondizio sozialagatik. Aitaren adiskidea eta haren familia nire epaile izan ditut haurtzaroan. Eta haien etxea ere bai. Eta leihoak. Gauzak epaile. Haien etxe aberatsa. Beharbada ez nituen maite aita eta biok beren etxeetara gonbidatzen gintuzten aberats haiek. Ederki dakite nire aita aberatsa izan zela haiek bezala. Nik banekin Johannes aberatsa izan zela. Haiek bezala. Orain ez. Haiek jende apala ziren, jende xehea, hots, den-dena duzuneko jokabide hori zuten. Jende barkabera. Inguruko guztia erretzen duen barkaberatasun hori.

 

( 28. or.)       

Segidan, eleberriaren aurkezpen-eguneko bideoa:

Orrialdeak: 118
B2
2018-09-30
20770879
120