Zu entzuteko gaude

Liburu honetako hiru ipuinetan emakumeak dira ardatz. Eta bertan, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai erdigunean jartzen ditu Xabier Mendigurenek: bakardadea, menpekotasuna dutenen zaintza, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera.

Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018

Protagonistek, nahiz eta bakarrik ez egon, sentitzen dute nahiko bakarrik egin behar diotela aurre bere bizitzari. Aurreneko istorioan, ama batek, Iratik, ze harreman duen bere seme elbarriarekin kontatuko zaigu. Bigarrenean, lana eta bikote-harremana galdu dituen Edurnek aurrera egin nahiko du bizitzan, eskultore izan nahi du. Hirugarrenean, Bertak besteen arazoak entzuten ditu telefonoz, hori da bere bizimodua.

Hona pasarte bat:

Eduki nuen maitale bat, ez isilik geratzen zen hura, beste bat baizik, taxista bat bezain trebea hanka sartzeko orduan. Noizbait galdetu nion, bikotekideen arteko une goxo horietako batean, zer zen nigan gehien gustatzen zitzaiona, eta berak, zerbait atsegina esan ordez, harategian balego bezalako errepaso bat egin zion nire gorputz osoari, atalez atal, bakoitzari puntuazio bat emanez ia-ia, zer nuen hobetzeko eransteaz gainera.

 

ETB 1eko Ahoz aho telebista-saioan Xabier Mendigurenekin egindako elkarrizketa hemen duzu ikusgai.

(99. or.)

Segidan, berriz, idazleak eginiko liburuaren aurkezpenaren bideoa:

 

Orrialdeak: 105

Interesatzen zaizu



B2
2018-05-14
16143775
3638