irakurgai-mailakatuak-fitxa
Txartel bat (des)herrira
1936-1939ko gerra zibilak ondorio latz asko izan zituen. Horietako bat "gerrako umeak" gisara ezagun egin direnak, Euskal Herritik ihesi, adibidez, Erresuma Batura joanak.
Ume horietako bati galdetu zion Garazik identitateaz, eta “ni ez naiz inongoa” erantzun omen zion. Neurri batean, hortik izenburua. Umeak gutxirako joan ziren, baina 250 ez ziren inoiz itzuli sorterrira bizitzera. Beraiek ez zuten erabaki ihes egitea, beste batzuen erabakia izan zen. Ibaik, ordea, berak erabakitzen du Londresera ihes egitea, eta han ezagutuko du “gerrako ume” bat, Peru. Antzekotasun asko dituztela jabetuko dira.
Egilea: Garazi Goia
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013
Iratxe Esnaolak Berria egunkarian liburu honi buruz egindako kritika hemen duzu irakurgai.
