Kronika txikia eta Juli andrea

Nobela saritu honetan, izenik gabeko herri batean, baina Nafarroan inondik ere, herri xehetik datorren neskame batek "bere ugazaba" goi-mailakoen gainbehera eta heriotza kontatuko du, erdi burlaz, erdi nostalgiaz. Izan ere, gerra zibilaren ondoriozko hilketak ote diren hasiko da zabaltzen herrian.

Neskameak ez daki ondo noren alde jarri, herri xehearen alde, ugazaben alde. Jakina, ugazaben bizimodu hori jende-klase baten bizimodua da, eta bizitzeko modu horren gainbehera kontatzen da bidenabar.

 

 

 

 

 

 

Egilea: Pablo Antoñana
Itzultzailea: Luis Mari Larrañaga
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

Hona pasarte bat:
Egun horietan, Don Gonzalok makalagatik aitortu zuen bere aurretik joandako hildakoen itzalez inguraturik bizi zela. Lehendik gertakizun horren beldurrez bizi izan zen aldi batez, gero konfiantza hartu zuen, eta hildakoei, bere hildakoei, galderak egiten zizkien, eta haiek erantzun; eta lortu zuen, berak zioenez, halako hurkotasun adeitsu bat haiekin. Eta beraien laguntzaz, baroiak esana baitzen, beste munduaren mapa edo plano bat diseinatu zuen, inori erakusten ez zion plano edo mapa, arduratsuz jokatuz beharbada, eta bere heriotzaren egunean beste mundura eramango zuela esan zuen.      


(18-19. or)



 

Orrialdeak: 109
C2
2015-05-08
16166135
2534