1615: Baskavígin: Euskal baleazaleen hilketa

Orain 400 urte euskal arrantzale batzuk bortizki hil zituzten Islandian. Arrantzaleak baleak harrapatzen zebiltzan, baina ekaitz batek hondoratu egin zituen bere hiru itsasontziak.

 

 

Salbatu egin ziren hiru gizon, baina islandiarrek hil egin zituzten asko, 30etik gora, salaketa faltsuak ezarrita. Askoren izenak ez dakizkigu, itsasora bota zituztelako, gorputz-atalak moztu eta gero. Hori kontatzen eta salatzen du idazleak liburu honetan. Idazleak XVII. mendean kontatu zuen gertatutakoa, eta erbesteratu egin zuten kontatzeagatik. Gaur egun, plaka bat dago Islandian bertan arrantzale horien omenez. (liburua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago).

Egilea: Jón Gudmundsson
Itzulpena: Ane Undurraga
Argitaletxea: Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Herria
Argitalpen-urtea: 2015

 

 

 

 

Hona narrazio-pasarte bat:
Biktimen gorpuei iseka egin zioten. Begiak atera zizkieten begi-zuloetatik, belarriak ebaki, genitalak eta lepoa moztu eta zilborraren partetik gorpuak sabeletik zabaldu zituzten. Horren atzetik “gorpuak alboetatik edo lepotik zulatu zituzten, zuloetatik soka bat pasatu eta korda baten modura elkarrekin lotu zituzten ets itsasora jaurti”. Hala eta guztiz ere, olatuek etengabe ekarri zituzten bi astez hilotzak kostara eta hori horrela izanda ere, ez zituzten lurperatu edota harkaitzekin estali.


(72. or)

Orrialdeak: 309
C1
2015-11-20
16272073
2720