detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Beroki gorria

Itsasontziak maiz izan dira, eta dira, gerratik ihesi doazenen garraio. Eta Markina-Xemeingo udalak saritutako narrazio honetan ere halaxe da.

Gernika bonbardatua izan ostean, Santurtzitik Ingalaterrako bidaia egiten du itsasontziak, barruan ia 4.000 haur dituela. Nola joan ote ziren Habana itsasontzi hartan, 400 lagunentzako tokia zeukan eta!  
Ingalaterran kanpaleku batean jarri zituzten Euskal Herritik joandako errefuxiatuak, halaxe baitziren. Eta hala, umeetako baten beroki gorria eskuz esku ibiliko da. Nik beroki gorria emango dizut, zuk zapatak ematen badizkidazu. Kanpalekuan bakoitzak bere burua zaindu behar izaten zuen ahalik eta hobekien, eta berokia trukerako osagai bihurtu zen Historiatik asko duen fikziozko kontakizun honetan. Kontakizuna ume baten ikuspegitik dago kontatua, eta Bilbo frankisten atzaparretan erori zenean amaitzen da.

 

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Kanpamendura iritsi ginenean, ematen zuen eskimalen artean geundela. Igluak bezalako dendak prestatu zituzten guretzat, zuri-zuriak, igual laurehun, igual bostehun, baina Ingalaterran geunden. Orduan hamar lagun sartu gintuzten denda bakoitzean, baina askok pena hartu genuen neba ttikiak mutikoen dendetara eraman zizkigutelako, edo alderantziz.    


(18.or.)

Orrialdeak: 40

detalle2

Dokuteka

C1
2016-12-16

x61pRelaContWAR

16244829

x61pViewCountWAR

2172

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR