detalle dokuteka-generico-fitxa

Itsasontziak literaturan eta zineman

Itsasoan filmak egitea zaila omen da, baina badaude adibide ederrak ere. Gainera, literaturatik zinemara jauzi egin dute horietako batzuk. Ipupomamua telebistako saio honetan  Andres Gostin-ek itsasontzietan girotutako 4 filma gomendatzen dizkigu.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Andres, pelikulei buruz pelikula asko egin dira. zuk zein aipatuko zenituzkeen, zein dituzu gustukoen edo aipagarrien zein?
-Bai, asko egin dira, ze zinema bidaiarekin edo abenturarekin oso lotuta dago eta barkuak eta itsasontziak eta belaontziak, hain zuzen, pelikula asko eman dituzte. Nik gaur proposatuko dizut bidaia bat, trabesia antzeko bat, literaturatik zinemara eraman dituzten lau istorio, lau itsasontzi eta lau bidaia.
Lehendabizi, Bounty itsasontzi mitikoa. Taiti aldera joango gara pelikula horren zati handiena han dagoelako girotuta, neurri handi batean. Hiru bat bertsio badaude pelikula honen gainean. Eta, nik uste, aurreneko biak, biak ere nahiko klasikoak dira, baina oso interesgarriak, erakusten digutelako batetik, itsasontziaren barruan gertatzen den matxinada bat, eta bestetik ongiaren eta gaizkiaren arteko dialektika horri. Bigarren bidaia egingo duguna da S. Franciscotik Alaskara. "El mundo en sus manos" RAoul Walsh-en pelikula, nire ustez zoragarria eta abenturaren esentziarik gorenetako bat. BAtez ere, dago itsasontzi lasterketa bat, benetan nire ustez zoragarria dena eta mereziko lukeena berreskuratzea. Hirugarren bidaia Jamaikatik Inglaterarrara. ETa pelikularen izena da gaztelaniaz "Viento en las velas" nire ustez nik gaztetan ikusi nuen pelikularik ederrenetako bat eta gazte guztiei gomendatuko nieke, gazteei eta guraso, irakasle, tutore... Ze, erakusten digulako batetik pirata batzuen nolabaiteko gainbehera bat eta gero, bestetik, haurren mundua. Baina haurren mundua ez betiko infantilismo koipetsu horren barruan. Baizik eta, haurrek ere bere xalotasun barruan daukaten krudeltasun horrekin.
Bukatzeko, pixka bat gaur egungo pelikuletara etortzeko, azken bidaia bat eta azken itsasontzi bat, Surprise izeneko itsasontzia eta pelikula bat, nik uste, nahiko txukuna dela: "Master and Commander" Peter Weir-en pelikula bat. Kasu honetan bidaia Hegoamerikan barrena egingo dugu, "Cabo Hornos" zeharkatuko dugu, Galapagos uhartetara segitzeko eta bi itsasontziren arteko persekuzio bat eta kapitain baten eta mediku baten artean zer nolako tira-birak gertatzen diren, bakoitzak daukalako mundu ikuskera oso desberdina, bai abenturari aurre egiteko eta baita ere, mundu ikuskera oso desberdin bat.
-Goazen bidaiatzera.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2010-09-23

x61pRelaContWAR

  • Gostin , Andres
16498409
00:03:15

x61pViewCountWAR

2938

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR