Izenik gabeko lurrak

Gai, euskalki eta garai ezberdinak jorratu ditu bere lehen ipuin-liburuan Urt Zubiaurrek eta hala ere, ipuinok pixkanaka batu egiten direla sumatuko du irakurleak.

Idazlearen oroitzapenak, egindako mendi-ibilaldiak, lagunekin izandako elkarrizketak, irakurritako gaiak… jaso dituzte ipuinek eta bukaeretan ere batasuna dago: irakurlea basoan galduta utzi nahi izan duela dio Urt Zubiaurrek, bertatik nor bere kasa ateratzen lor dezan.

Egilea: Urt Zubiaurre Otamendi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

 

Aurkezpen-eguneko bideoa:

 

Orrialdeak: 172
C1
2016-08-10
16242964
3217