irakurgai-mailakatuak-fitxa
Ukabilak eta loreak
2007 eta 2013 artean idatzitako zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. Hari edo ardatz jakin bat ez duten ipuinak dira, Xabier Mendiguren editoreak Julen Belamuno idazlearekin batera hautatutakoak.
Hori horrela, pertsonaia ezberdin askorekin egingo du topo irakurleak: Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria… Gehienetan, izaki bakartiak dira pertsonaiok, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat.
Egilea: Julen Belamuno
Argitaletxea. Elkar
Argitalpen-urtea: 2015
